Itxi

Auzia

Enrich Eibarko jokalaria eta Luna jokalari ohia auzipetu dituzte bideo sexualagatik

eitb.eus

Leer en Castellano

Emakumearen baimenik gabe sexu-harremanen bideoa grabatu zuten Eibarko jokalariak eta jokalari ohiak, eta hirugarren batek zabaldu egin zuen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Emakume baten baimenik gabe sexu harremanen bideo bat grabatu zuten Sergi Enrich Eibarko jokalariak, Antonio Luna jokalari ohiak eta hirugarren batek. Ondoren, azken horrek, bideoa zabaldu eta biral egin zen.

EITBk jakin ahal izan duenez, Eibar futbol taldean aritutako bi jokalarien eta hirugarren lagun baten aurkako auziak aurrera jarraitzen du.

Iñigo Iruin abokatuak azaldu duenez, bideoetan erakusten da emakumearen baimenik gabe zabaldu zirela irudiak.

Hala, baimenik gabe grabatu eta zabaltzeagatik, auzipetuta daude orain hirurak. Hurrengo pausoa, haien aurkako akusazioa egitea izango da.

Albisteak (2)

Bideoak (1)