Itxi

Sari banaketa

Ikasten laguntzen duen Telegrameko bot bat sortu du euskal ingeniari batek

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Bilboko Ingeniaritza Eskolak sari bat eman dio Mikel Alboniga ingeniariari, aipatutako bota sortzeagatik.

Mikel Alboniga gaztea saria jasotzen. Irudia: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Azterketako galderak planteatzen dituen eta Eskolan bertan probatu den bot bat izan da Gradu Amaierako Lan Onenaren 'Management Solutions' Sariaren irabazlea, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek egindako "eraldaketa digitalaren" esparruaren barruan.

Proiektu irabazleak '@myqueridobot, un bot educativo con preguntas de respuesta verbal' (@nirebotmaitea, ahozko erantzunak dituen heziketa-bot bat) du izena, eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko ikasketak Eskolan egin dituen Mikel Alboniga ikasleak garatu du.

1.000 euroko saria izan duen proiektu horretarako, 22 urteko ingeniariak laguntza pedagogiko gisa balio izateaz gain, ikasleen arteko komunikazio gaitasuna garatzen laguntzen duten bi tresna garatu ditu.

Alde batetik, berehalako mezularitzako Telegram aplikazioaren (Whatsapp antzeko aplikazioa) bitartez azterketako galderak bidaltzen dituen bot bat –ataza jakin batzuk egiteko eta gizakien portaera imitatzeko gai den programa informatiko mota–.

Bestetik, ikasleen erantzunetan oinarrituz egindako galdetegiak eta estatistikak administratzen dituen web plataforma. Tresna horrekin ikasgai bat errepasatzeko ikasleek egin behar duten gauza bakarra gaia aukeratzea da, eta bot horrek, ikasleek idatzitako test motako galderak bidaliko dizkie, modu aleatorioan.

Bot horri esker, ikasleek audio grabazioen bitartez erantzun behar dituzten galderak sor ditzakete irakasleek. Erantzunen ondoren, tresnak berak erakutsiko du ikaslearen erantzuna egokia izan den ala ez, eta, gainera, erantzun zuzena eta horren azalpena jasotzeko aukera emango dio. Horrez gain, erantzun horietan oinarrituta gaia zein punturaino menderatzen duen eta bilakaera koantifikatzen duten estatistika pertsonalak ere kontsultatu ahal izango ditu. Ikasle bakoitzaren erantzun horiek gainerako ikasleek ere ko-ebaluatu ditzakete, eta, horrez gain, audio mezuak gehitu ahal izango dituzte, erantzunak nola hobetuko lituzketen adieraziz edo, egokiak ez badira, zuzenduz.

Bot horren bitartez sortutako informazio guztia (zein erantzun jasotzen diren, erantzun horiek zeintzuk ematen dituzten, non dagoen erantzun egoki edo akats ehuneko gehiago) webgune batetik administratzen da, irakasleek galdetegiak egiteko erabiltzen den webgune beretik, hain zuzen ere. "Kontroleko panela da. Bertan, irakasleek, bot horrek ikasleei egingo dizkien galderak eta gaiak presta ditzakete eta ikasturtearen jarraipena egin, prozesuan zehar sortutako informazio estatistiko guztiarekin", azaldu du sarituak.