Itxi

Balantzea

Irungo alarde parekideak positiboki baloratu du 20 urteko ibilbidea

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Antolakuntza pozik agertu da bai joan den asteko desfileko parte-hartzearekin bai jendeak emandako erantzunarekin.

Aurtengo alarde parekidearen argazkia. ETBko bideo batetik ateratako irudia

Irungo alarde parekidearen batzordea pozik agertu da bai joan den asteko desfileko parte-hartzearekin bai jendeak emandako erantzunarekin, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Horrez gain, orain dela hogei urte egindako lehen alardean parte hartu zuten pertsonei ere esker ona adierazi nahi izan die.

Izan ere, 2018an 20 urte bete dira emakumeek lehen aldiz Irungo alardean parte hartu zutenetik: "Data ahaztezina da, hunkituta eta egonezinez, alarde hartan lehen urratsak eman eta ibilbidea amaitu zuten ehunka gizonentzat eta emakumeentzat".

Alarde parekidearen arduradunek "harro" daudela esan dute, edizio honetan egindako alarde bikainagatik. "Kontaketaren, legimitimitatearen eta garapenaren borroka" irabazten ari direla defendatu dute, "bizikidetasuna" hobetzeaz gain.

"Emakunderi, Arartekoari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari" ere eskerrak eman dizkio batzordeak, "haien babesarekin alardea posible egiten dutelako urtez urte".

Azkenik, Jose Antonio Santano Irungo alkatea kritikatu du idatzian, "alarde parekideari jaramon ez egiteagatik". Herriko emakumeekiko "mespretxu garbia" dela argudiatu du.

Albisteak (1)