Defentsaren aldizkari ofiziala
'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango
agentziak | erredakzioa
Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte.
Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da "legeak agindu bezala", baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko.
Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez.
Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak.
Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte.
Gaienra, egun horretan Defentsa Ministerioak adierazi zuen ez ziola lantokirik egokituko Alfonso Jesus Cabezuelo militarrari, bere zerbitzuaren etenaldia indargabetu bazuten eta aktibo egon arren. Hori "ezin izan zen ekidin", legearen arabera.
Guardia Zibilak diziplina-espedientea ireki zion Antonio Manuel Guerrerori -praktiketan dagoen 29 urteko agentea- taldekako eraso horretan parte hartu eta atxilotu ostean. Espediente horri jarraituta, Guardia Zibiletik jakinarazi zutenez, 'La Manada'ko kide horri lana eten zioten.
Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba.
Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean.
Zigor prozedura eta balizko kaleratzea
Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute, Diziplina Erregimenaren 12/2007 Lege Organikoa aplikatzeko.
Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake. Hartutako ebazpena Margarita Robles Defentsa ministroak sinatu behar du, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak eskatuta, esan dute prozedura horietan aditu diren iturri batzuek.
Diziplina Erregimenaren 7.13 artikuluan "epai irmoaren bidez delitua, zerbitzuarekin lotuta, edo Administrazioa, gizartea edo izaera juridikoa duten entitateak kaltetzen dituen beste edozein delitua" egiten duenari ezarri beharreko zigorra dago zehaztuta.
Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.