Kargatzen...
Itxi

Europa

Open Arms itsasontzia Palmako portura iritsi da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

09:00etan iritsi da ontzia portura. Orain dela hainbat egun Libiako kostaldetik 80 miliatara erreskatatutako emakumea ekarri dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Open Arms itsasontzia goizeko 09:00etan iritsi da Palmako portura. Orain dela zenbait egun Libiako kostaldetik 80 miliatara erreskatatutako emakumea ekarri dute, baita operazio berean hilda jasotako bi gorpuak ere.

Espainiako Gobernuak Balearretan duen ordezkariak azaldu duenez, Kanpo Osasunerako zerbitzua itsasontzira sartuko da, erreskatatutako emakumea artatzeko.

Horrez gain, psikologo bat eta itzultzaile bat ere joan dira ontzira. Azkenik, Polizia Nazionalak emakumea identifikatuko du.

Tramite horiek amaituta, Gurutze Gorriak ospitalera eramango du emakumea.

Albisteak (2)

Bideoak (1)