Itxi

Atxiloketa

'La Manada'ko kide bat atxilotu dute Sevillan, lapurreta eta eraso saiakera egotzita

eitb.eus

Leer en Castellano

Angel Boza eguzki betaurreko batzuk osten saiatu da, eta, ondoren, bi zaindari autoarekin harrapatzen saiatu da.

Argazkia: EFE

Poliziak 'La Manada'ko kide bat, Angel Boza, atxilotu egin du Sevillan, lapurreta saiakera bat egin eta bi zaindari autoarekin harrapatzen saiatu izana egotzita.

Hain zuzen ere, Boza eguzki betaurreko batzuk osten saiatu omen da, El Corte Ingles konpainiak Sevillan dituen saltokietako batean, eta, ihes egiten ari zela, bi zaindari ibilgailu batekin harrapatzen saiatu da, 'El Independiente' egunkariak zabaldutakoaren arabera.

Sevillako Udaletik jakinarazi dutenez, segurtasun zaindariak Bozaren atzetik joan dira, betaurrekoak osten saiatu eta gero, eta 'La Manada'ko kideak haien aurka egin du ibilgailuarekin, haiek harrapatzeko asmoz. Ondorioz, zaindariak zauritu egin dira, baina ez daude larri.

Atxilotua Espainiako Poliziak Sevillako Blas de Infante kalean duen polizia-etxera eraman dute preso.

Albisteak (3)