Itxi

Erabakia

Martuteneko kartzela bota eta ez dute besterik eraikiko haren tokian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

'El Diario Vasco' egunkariak argitaratutakoaren arabera, gizarteratzeko zentro bat eraikiko dute espetxearen tokian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Martuteneko espetxea, Donostian, eraitsi egingo dutela iragarri du Espainiako Barne Ministerioak. Nahiz eta hasieran beste bat eraikitzea aurreikusi, azkenean gizarteratze zentro bat egingo dute. Horrenbestez, Gipuzkoan ez da kartzelarik egongo aurrerantzean.

Negoziazio prozesu baten ostean iritsi da Barne Ministerioaren erabakia. Jesus Loza Espainiak Euskadin duen ordezkariak eta Ernesto Gasco Donostiako alkateordeak hartu dute parte negoziazioan.

2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorren arabera erabakiko dute eraisketa noiz egin. Proiektua datorren urterako aurreikusiz gero, berehala ekingo diote.  Hala, 2013an proposatutako espetxe berria baztertu egin dute.

Gaur egun Martutenen dauden presoak Zaballako espetxera eramango dituzte, Araban.

Gizarteratze zentroa

Gizarteratze zentro berria Barne Ministerioak diseinatuko du, eta datorren urtean eslei liteke. Eraikuntzak 90 preso hartuko lituzke, Martutenen hirugarren graduan daudenak, hain zuzen ere. Ez dute modulurik.

Bideoak (1)