Itxi

Immigrazioa

Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua Immigrazio Batzordearen bileran izango dira gaur

Euskadi Irratia | EiTB.EUS

Leer en Castellano

Hiru urte dira Immigrazio Batzordeak bilerarik egin ez duela, eta Bruselak kostaldera iritsi diren migratzaileei premiazko laguntza emateko 3 milioi euro gehiagoko laguntza iragarri ostean deitu dute.

Immigranteen egoera aztertu eta irtenbidea ematen saiatuko dira bileran. Artxiboko irudia: EFE

Espainiako Gobernuak Immigrazio Batzordearen bilera egingo du astelehen honetan, Madrilen, 17:00etan. Autonomia erkidegoetako ordezkariekin batzartuko da, eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua ere. Besteak beste, mugetako segurtasuna mantentzea eta giza eskubideak bermatzea izango dute hizpide.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izango da Madrilen egingo duten bileran. Bakarrik iristen diren adingabeen egoera aztertu eta ardurak autonomia erkidego guztien artean banatzea babestuko du. Halaber, Espainiako Gobernuak nola planifikatu, koordinatu eta kudeatuko duen Espainia hegoaldeko kostara igarobidean iritsi diren migratzaileen igoera jakin nahi du. Nafarroako Gobernuaren izenean, Gema Mañu Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendaria joango da.

Hiru urte dira Immigrazio Batzordeak bilerarik egin ez duela, eta Bruselak EBra iristen diren migratzaileei premiazko laguntza emateko hiru milioi euro gehiagoko diru-laguntza iragarri ostean deitu dute batzarra.

Pedro Sanchezen Gobernuak migrazioaren inguruan bultzatuko dituen politiken berri emango du. Mugetako segurtasuna mantentzea eta giza eskubideak errespetatzea dira Espainiako Gobernuaren migrazio politikaren bi zutabe nagusiak. Bakarrik iristen diren adingabeen egoera eta asilo eta babeserako bulegoaren erreforma plana ere aztertuko dituzte.

Ekainetik, 1.024 migratzaile jaso ditu Euskadik, eta ia guztiek Europa erdialdea zuten helmuga. Adin txikiko migratzaileei dagokienez, Bizkaian jasotzen dituzte gehien, Ceuta eta Melillaren ostean, biztanle-dentsitatea kontuan izanda.

Albisteak (3)