Itxi

Gertaera

Urnietako gazte bat koman dago, eraso baten ostean, Donostiako Aste Nagusian

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Igandean, gizonezko batek neska batekin hitz egiten ari zen beste bati eraso zion, Alde Zaharrean. Ustezko erasotzailea, aipatutako neskaren bikotekide ohia bera, kartzelan sartu dute.

Igandean Donostiako Alde Zaharrean Urnietako gazte bati eraso egitea egotzita atxilotu zuten gizonezkoa kartzelan sartu dute. Gaztea koman ospitaleratu zuten, jasotako erasoaren ondorioz. Hainbat iturriren arabera, erasotzailea biktimarekin hitz egiten ari zen neskaren bikotekide ohia da. Biktima, 29 urtekoa bera, larri dago.

Martin Ibabe Herritarren Segurtasuneko Donostiako zinegotziak jakitera eman duenez, igandean gizonezko batek neska batekin hitz egiten ari zen beste bati eraso zion, taberna baten kanpoan, Perujuantxo kalean, Alde Zaharrean. Donostian Aste Nagusia ospatzen ari dira larunbatetik.

Jasandako erasoaren ondorioz, biktima koman ospitaleratu zuten, Donostiako Ospitalean. Udaltzaingoak astelehenean atxilotu zuen ustezko erasotzailea, eta astearte honetan epaileak kartzelan sartzeko agindu zuen, lesio larrien delitua egotzita.