Itxi

Iruñeko alkatea

Joseba Asiron: 'Aldebakarreko husteak zatiketa handituko luke'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Iruñeko Udaletik "kezka handiarekin" aztertzen ari dira Maravillas gaztetxearen kasua, eta, hortaz, elkarrizketaren alde agertu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Asiron Iruñeko alkateak adierazi duenez, 'Maravillas' gaztetxearen "aldebakarreko husteak zatiketa handituko luke". 2017. urtetik hona kudeatzen dute okupek eraikina.

Asironen hitzetan, Iruñeko Udaletik "kezka handiarekin" aztertzen ari dira Maravillas gaztetxearen kasua, eta, hortaz, elkarrizketaren alde agertu dira.

"Elkarrizketarako garaia iritsi da; alde guztiak elkartzeko ordua da, azken finean, denon nahia horixe baita", azaldu du Iruñeko alkateak.

Edozelan ere, hala eskatuz gero, "elkarlanean aritzearen alde" agertu da Asiron.

 

Auzokideak, "elkarrizketa eta bitartekaritzaren alde"

 

Alde Zaharreko auzokide eta taldeek "elkarrizketa" eta "bitartekaritza" eskatu dituzte Maravillas gaztetxearen inguruan sortutako eztabaida bideratzeko, eta "irtenbide bat bilatzeko" eskatu diete Iruñeko Udalari eta okupei.

 

Gainera, "azken urteetan aldarrikatu dugun bezala, auzoak gaztetxe bat behar duela gogorarazi nahi dizuegu", adierazi dute. Auzokideen eta bertako taldeen hitzetan, "lehentasun" gisa jotzen dute Alde Zaharrean.

 

Edozein modutan ere, auzoaren bizimoduan eragin dezakeen eta gaztetxearen barruan dagoen edozein pertsona arriskuan jar dezakeen "huste bortitzen kontra" irmo agertu dira. Joseba Asiron Iruñeako alkateak adierazi duenez, 'Maravillas' gaztetxearen "aldebakarreko husteak zatiketa handituko luke". 2017.urtetik hona kudeatzen dute okupek eraikina.

Albisteak (3)

Bideoak (1)