Itxi

Donostian

Neska bat bortxatzeagatik atxilotutako adingabeak Fiskaltzaren aurrera eraman dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Sexu-erasoa eta lapurreta delituak egotzi dizkiete bi gazteei, horietako bati biktimaren gauzak atzeman zizkiotelako.

Zurriola hondartzan jazo da bortxaketa. Argazkia: EiTB

Neska adingabe bat bortxatzeagatik ostiral honetan Donostian atxilotutako bi nerabe Adingabeen Fiskaltzaren aurrera eraman dituzte larunbat goiz honetan, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldean atxilotu zituzten eta Fiskaltzaren esku utzi, eta horrek erabaki zuen atxiloketa luzatzea. Hori dela eta, gaua eman dute Udaltzaingoaren polizia-etxean.

Neska adingabe batek bortxatu egin zutela salatu zuen ostiral honetan, Donostian. Salaketaren ondorioz, hiru gizon gazte atxilotu zituen Udaltzaingoak: horietako bi adingabeak dira, eta hirugarrenak 20 urte ditu (hori aske utzi zuten azkenean jazotakoarekin lotura ez zuelakoan). Erasoa ostiral goizaldean gertatu da, Donostiako Aste Nagusian, Zurriola hondartzan.

Sexu-erasoa eta lapurreta egitea egotzi diete atxilotuei. Horietako batek biktimaren gauza batzuk zeramatzan soinean atxilotu dutenean.

--------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)