Kargatzen...
Itxi

Migrazioa

Udan, bidean dauden 2.500 migratzailetik gora artatu dituzte EAEn

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

"Gizatasunez eta premiaz" jokatzen dela esan du Eusko Jaurlaritzak, eta "Europa mailako estrategia komuna" eskatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ekainaren 28tik, bidean dauden 2.507 migratzaile artatu dituzte Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek, Euskadiko Gurutze Gorriak eta Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irungo udalek. Guztira, migratzaile guztien gauak batuta, 3.019 ostatu-gau izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan, penintsularen hegoaldetik Europarako bidean.

Prozesu honetan, astero bildu dira elkarlanerako batzordeak. Egun bakoitzeko aldaketak eta beharrak aztertzen dituzte bertan euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak esan duenez.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendari Ernesto Sainz Lancharesen esanetan, "gizatasunez eta premiaz jokatzen da", baina "Europa mailako estrategia komuna eta ondo planifikatua" behar dela gehitu du.

Euskadiko Gurutze Gorriaren elkarlanari esker, migratzaileen etorrera aurreikusi egiten dute, hegoaldeko hirietatik irten baino lehenago ezagutzen baitute. Sainz Lancharesek boluntarioen "ereduzko eta gizatasunez betetako jokaera" nabarmendu du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)