Itxi

Maravillas

Nafarroako Gobernuak helegitea jarriko du Maravillas gaztetxearen auzian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Eraikina Memoriaren Institutuaren egoitza bihurtu nahi duela berretsi du Nafarroako Gobernuak, eta gaztetxea husteko prozesua, "poliziala izan ordez, adostua" izatea nahi duela gaineratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nafarroako Gobernuak Rozalejoko markesaren jauregia husteko agindua bertan behera uztea eskatu ostean, eraikinaren okupazioagatik irekitako auzi judiziala artxibatzea agindu zuen epaileak, baina erabaki judizial horri helegitea jarriko diola iragarri du asteazken honetan Uxue Barkosen gobernuak.

Hala jakinarazi du Maria Jose Beaumont Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak Nafarroako Gobernuak uda ostean egin duen lehenengo gobernu bileraren ondorengo agerraldian. Halaber, eraikinaren egoera dela-eta gerta litekeen edozein arrisku Gobernuaren "ardura bakarra" dela esanez epaileak plazaratu duen erabakiaren aurrean, Gobernuak helegitea jarriko duela jakinarazi du.

Nafarroako Gobernuaren esanetan, gaur bertan jarriko du apelazio-helegitea Nafarroako Lurralde Auzitegian; izan ere, eraikina Memoriaren Institutuaren egoitza bihurtu nahi duela berretsi du kontseilariak, eta gaztetxea husteko prozesua, "poliziala izan ordez, adostua" izatea nahi duela esan du.

Beste alde batetik, gazteek Maravillas gaztetxearen aldeko manifestazioa deitu dute Iruñean abuztuaren 25erako, autobus geltoki zaharretik abiatuta.

Albisteak (5)

Bideoak (1)