Kargatzen...
Itxi

HONDARRIBIKO ALARDEA

Hondarribiko apaizak herria uztea erabaki du alardeko tentsioaren ostean

EITB.EUS

Leer en Castellano

Dagoeneko eskatu dio lekualdaketa Jose Ignacio Munilla gotzainari, eta orain epeak zehaztea baino ez da falta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aurten Hondarribiko alardean bizitakoaren ondotik, Victoriano Etxabe erretorea badoa herritik. Euskadi Irratiari baieztatu dionez, azken astean egin duen barne gogoetaren ondoren hartu du Hondarribiko parrokia uzteko erabakia. Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainari lekualdaketa eskatu dio dagoeneko, eta orain epeak zehaztea baino ez da falta. Gaur goizean bertan bilera egin du Munillarekin.

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, erabakiak ez dauka atzera bueltarik.

Azken urteotako tentsiorik handiena Hondarribiko alardean, Jaizkibel konpainiaren goizeko eta arratsaldeko desfileetan.

Alardearekin lotuta, irailaren 9ko mezan elkarbizitzaren alde egin zuen aldarriak erreakzio soka luzea eragin zuen, bai herrian eta baita eliztarren artean ere. Mezaren amaieran, esaterako, alarde tradizionalaren aldeko emakume bat aldarera igo zen, hitza hartzeko asmoz. Parrokoak, ordea, ez zion mikrofonoaren aurrean hitz egiten utzi.

Ez du ukatu berak esandakoek tentsioa eragin zutela, baina horregatik baino alardean gertatutakoagatik, begirada eta sentipen horiengatik doala nabarmendu du. Are gehiago, ika-mika izan zuen emakumea atzo bertan gerturatu zitzaiola azaldu du.

Aurtengoa atzerapauso handia izan dela eta egoera horretan bi aldeek sufritzen dutela azpimarratu du. Dena den, itxaropentsu agertu da eta herria konponbidea aurkitzeko gai izango dela uste du.

Albisteak (2)

Bideoak (2)