Indarkeria matxista
Mobilizazioak deitu dituzte Bilboko emakumearen hilketa gaitzesteko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Udalak elkarretaratzea deitu asteazken goizerako, eta Mugimendu Feministak manifestazioa egingo du arratsaldean.
Bilboko Udalak eta Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu dituzte biharko, Bilbon emakume bat hil dutela salatzeko.
Ertzaintzak emakume baten hilotza topatu du Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean arratsalde honetan. Gorpuak indarkeria zantzu nabarmenak zituela jakinarazi dute.
Bilboko udal-taldeek hilketa gaitzesteko adierazpen instituzionala onartu dute eta asteazken honetan, 10:30ean, elkarretaratzea egingo dute.
Mugimendu Feministak, berriz, manifestazioa deitu du bihar arratsalderako. Mobilizazioa Enkarnazio plazatik abiatuko da, 20:00etan.
NAHIKOA DA!
— Adaxka Kultur Elkart (@AdaxkaKE) 2018(e)ko irailaren 25(a)
ERAILKETA MATXISTA GEHIAGORIK EZ!
BIHAR 20:00ETAN DENOK ENKARNAZIO PLAZARA!#AUTODEFENTSAFEMINISTA! pic.twitter.com/yrA1Oop3WT