Itxi

Migrazioa

Frantziak Irunera eramaten ditu migratzaileak, kanporatze protokoloa bete gabe

ETB | Erredakzioa

Leer en Castellano

ETB bertan izan da berriro, eta Frantziako Polizia ikusi du migratzaile talde bat Irunera eramaten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETB berriro izan da berehalako kanporatzeen lekuko Irungo mugan, migratzaileak berehala kanporatzeko protokoloari jarraitu gabe.

Bart gauean gertatu da; Hendaiatik datorren errepidetik Frantziako matrikuladun furgoneta bat Irunera heldu da. Poliziaren bereizgarririk gabeko ibilgailutik hainbat lagun jaitsi dira, migratzaileak antza, baita furgonetako gidaria ere, uniformedun polizia frantses bat.

Ondoren, agenteak Irun alderako keinua egin die eskuarekin, eta, hizketaldi labur baten ostean, migratzaileak Irun erdigunerantz abiatu dira.

Agentea ibilgailura itzuli da, eta Frantziarako bidea hartu du, baina kanporatze protokoloa bete gabe, Espainiako Poliziak ez baitu horren berri izan.

Ibilgailua Behobiako zubian igande gauean beste migratzaile batzuk utzi zituen berbera da. Oraingo honetan, baina, mugatik metro gutxitara grabatu dituzte irudiak, Gipuzkoako lurraldean.

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)