ISTRIPUA
Auto ilarak sortu dira A-15 errepidean, Zizur parean lau ibilgailuk talka egin ostean
EITB.EUS
Zirkulazioa normaltasunera itzuli da 09:50erako. Ez da inor zauritu.
Lau ibilgailuk elkar jo dute A-15 errepidean, Zizur parean, Donostiarako noranzkoan, eta auto ilara luzeak sortu dira goizeko lehen orduan, Nafarroako Foruzaingoak Twitter bidez jakinarazi duenez.
Istripua goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago gertatu da. Ez da inor zauritu.
Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute bidea garbitzeko. Halaber, istripuak zirkulazio arazoak eragin ditu A-12 ingurabidean.
Ibilgailuak erretiratutakoan, zirkulazioa normaltasunera itzuli da 09:50erako.
Ciculación normalizada en la A15 #Zizur #Landaben tras retirada de los vehículos implicados en el accidente de 1º hora.
— Policía Foral-Foruzaingoa (@policiaforal_na) 13 de noviembre de 2018
Gracias por la #paciencia pic.twitter.com/1KoFZfy9CF