Itxi

ERREFUXIATUAK

Jendetza hurbildu da Grezian dauden errefuxiatuentzako arropa ematera

EITB.EUS

Leer en Castellano

EAEko eta Nafarroako 35 udalerritan ari dira biltzen arropa, Zaporeak proiektu solidarioak jarritako puntuetan. Donostian lau furgoneta bete dituzte bi ordutan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Grezian negua pasatuko duten errefuxiatuentzako arropa bilketa egiten ari da Zaporeak proiektu solidarioa larunbat honetan EAEko eta Nafarroako 35 udalerritan; Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Beasainen, Zarautzen, Lizarran, Tafallan, Laudion, Arabar Errioxan, Markinan eta Etxebarrin, besteak beste.

Izan ere, errefuxiatuak hornitzen dituzten arropa biltegiak minimoen azpitik daudela ikusi zuten Lesbos uhartera egindako azken bidaian.

Neguko arropa (txapelak, jakak, bufandak, eskularruak...) eta barruko arropa zein galtzerdi berriak eskatzen ari dira, bai haurrentzat bai pertsona helduentzat, eta jendetza hurbildu da orain arte laguntza ematera. Pozik daude oso antolatzaileak sare sozialetan ikus daitekeenez:

 

 

 

 

Bilketan jasotako jantziak Zaporeak ekimenaren biltegietara bidaliko dituzte, sailkatzeko. Eta azaroaren 26an edo 27an bidaliko dituzte Greziara.

Gainera, banku-kontu bat ireki dute garraiorako dirua biltzeko. Izan ere, 150 euro balio du Greziara palet bat bidaltzeak:  150 euro balio baitu.

 

Sukalde bat eraikiko dute errefuxiatu kanpamendu batean

 

Grezian lan egiten jarraitu ahal izateko, gobernuz kanpoko erakundeen erregistroan izena eman behar izan dute. Orain, sukalde bat eraikiko dute errefuxiatu kanpamenduan dauzkaten 200 metro karratuetan, Morian dauden 750 errefuxiatuei jaten ematen jarraitzeko.

Sukalderako materiala eramatea eta hori eraikitzea, lokala hobetzeko lanak egitea eta janaria prestatzeko zein banatzeko baimenak lortzea izango dira gobernuz kanpoko erakunde berriaren helburu nagusiak.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)