Itxi

Babestutako espeziea

Lau pertsona ikertzen ari dira Ondarroan, babestutako marrazoak arrantza egiteagatik

eitb.eus

Leer en Castellano

Apirilean Arrantza Ikuskaritzako funtzionarioek Lamna nasus espezieko hogei marrazo konfiskatu zituzten Ondarroan porturatutako arrantza-ontzi batean.

Ertzaintzak atzemandako marrazoak. Argazkia: Ertzaintza

Ondarroako arrantza-ontzi bateko lau lagun ikertzen ari da Ertzaintza, babestutako marrazoak arrantza egin eta horien hondarrak komertzializatu izanagatik.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, babestutako marrazoen eta horien hegalen komertzializazioaren ustezko delitu jarraitu baten inguruko salaketa jaso zuen Ertzaintzak 2017ko urte bukaeran.

2018ko apirilean, berriz, Arrantza Ikuskaritzako funtzionarioek Lamna nasus espezieko hogei marrazo konfiskatu zituzten Ondarroan porturatutako arrantza-ontzi batean.

Espezie hori babestuta dago eta ezin da harrapatu, Atlantikoko Atuna Babesteko Nazioarteko batzordearen gomendioen arabera.

Hori dela eta, Bizkaiko Elikagaien Bankuari eman zizkieten ale horiek, irabazi-asmorik gabeko elkarteko erabiltzaileen artean banatzeko.

Gainera, ontziko kapitainak harrapaketen inguruko agenda elektronikoa ere trukatu zuen, eta marrazo arruntak zeramatela jaso zuen, portuko ikuskarien lana oztopatzeko.

 

Albisteak (1)