Itxi

Nafarroa

Zizurrek jaietan bigantxak nahi dituen ala ez bozkatuko du gaur, bigarrenez

Radio Euskadi | EiTB.EUS

Leer en Castellano

Herritarrek martxoan bozkatu zuten lehenengoz; bigantxak kentzea erabaki zuten, eta emaitza oso estua izan zen. Gaurkoan ea iritziz aldatu duten ikusiko da.

Artxiboko irudia: EiTB

Zizurrek (Nafarroa) igande honetan bozkatuko du, bigarrenez, jaietan bigantxak nahi dituen ala ez; martxoan kentzea erabaki zuen, eta bi emaitzen arteko tartea oso estua izan zen.

Bozketa hartan, 1.135 hauteslek (% 51) bozkatu zuten kentzearen alde, eta 1.084k (% 49) mantentzearen alde. Kontsulta martxoaren 19tik 25era bitartean egin zen, eta 2.219 pertsonak parte hartu zuten, udalerriko erroldaren % 18,02k.

Gaurko bozketan ea herritarrek iritziz aldatu duten ikusiko da. Jon Gondan Zizurreko alkateak azaldu duenez, duela 40 urte herriko gazteek bultzatu zuten jaietan bigantxak izatea. "Ohitura hau oso ezaguna da Nafarroako hainbat udalerritan, hala ere, indarra galtzen hasi da", gaineratu du.

Alkateak demokraziaren alde egin du aukerarik onena hautatzeko, eta 16 urtetik gorako Zizurreko jendea bozkatzera animatu du.

Albisteak (1)