Itxi

Letonian

'Black Swan' pelikula ikusten zuen bitartean jateagatik hil dute

Erredakzioa

Filma amaitzen ari zenean, 27 urteko erasotzaileak pistola bat atera (polizia zelako arma baimena zuen) eta biktima tirokatu du.

Rigako (Letonia) zinema aretorik handienean, 43 urteko gizonezko batek ondoko eserlekuan eserito zegoen ikuslea hil du. Gertakaria Darren Aranofskyk zuzendutako Black Swan pelikularen emanaldian izan da. Filmak Natalie Portman du protagonista.

Pelikularen amaieran, 27 urteko erasotzaileak pistola bat atera (polizia zelako arma baimena zuen) eta biktima tirokatu du.

The Guardian egunkariak adierazi duenaren arabera, erasotzailea eta biktima emanaldia bitartean eztabaidatu zuten; izan ere, gazteari biktimak jaten zuen bitartean egiten zuen soinuak molestatu egiten zuen.

Erasotzaileak Polizia Akademian graduatua izateaz gain, Letoniako Zuzenbide Unibertsitatean doktoretza ere du. Polizia bertaratu arte itxaron zuen eta ez zien agenteei aurre egin.