Gasteizen
3.000 lagunek hartu dute parte asteburu honetako Araba Encounterren
Agentziak | Erredakzioa
Antolatzaileen iritziz, topaketak "helburu guztiak" bete ditu: "Ikusgarria izan da".
3.000 bat lagunek hartu dute parte asteburu honetan Gasteizko Europa Jauregian egindako Araba Encounterren.
Ostiralean hasita, 72 ordu eman dituzte parte-hartzaileek Encounterren; antolatzaileen esanetan, "helburu guztiak" bete dira: "Pozik gaude, ikusita nola joan den, zenbat jende izan den hezkuntza-jardueretan, nolako parte-hartzea izan den antolatutako jolas-jardueretan, eta zenbat bisitari izan dituen Opengunek, alegia, azken berritasun teknologikoak zituen gune ireki eta doakoak".
"Ordenagailua zuten 320 toki zeuden, eta arin-arin agortu ziren, 5,5 segundotan; horrek frogatzen du hitzordu erakargarria dela informatikaren eta teknologia berrien zaleentzat. Gainera, bisitari asko ibili dira; hortaz, ematen du jendeak gero eta gehiago ezagutzen duela", gehitu du.
Horrela, Euskal Konekta Fundazioaren arduradun Sabino San Vicentek esan du bosgarren Araba Encounter hau "ikusgarria" izan dela; haren iritziz, bete-betean asmatu dute Araba Jauregian kokatuz: "Guztiz moldatuta dago, Encounterren beharretara, eta, gainera, hiriko erdian dago; hori dela eta, oso erosoa da parte-hartzaileentzat eta bisitarientzat".