Itxi

SEXU ABUSUAK

Bizkaian salatutako abadeak barkamena eskatu zuen Elizaren baitako sexu abusuengatik

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Hiru neskatori ustez sexu abusuak egiteagatik ikertutako bikarioak Elizaren izenean barkamena eskatu zuen meza batean, Bilboko Gotzaindegiak bere jardunetik kendu baino zazpi egun lehenago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bizkaian hiru neskatori ustez sexu abusuak egiteagatik ikerketa pean dagoen apaizak barkamena eskatu zuen, Elizaren izenean, adin txikikoei egindako gehiegikeriengatik. Azaroaren 20ko egin zuen barkamen eskaria eta ordurako Euskalerriko Eskautak Bizkaia mugimenduak bazuen ustez abadeak 2015, 2016 eta 2017 urteetan hiru neskatori egindako sexu abusuen berri.

Barkamena eskatu eta zazpi egunera, eskaut mugimenduak salaketen berri eman zion Mario Iceta Bilboko gotzainari. Informazio hori eskuan, Bilboko Gotzaitegiak abadea bere zeregin eta ekintza publiko guztietatik kendu zuen eta barne ikerketa bat abiatu zuen. Ez hori bakarrik, Gotzaindegiak Fiskaltza jakinaren gainean jarri zuen. Salaketaren arabera, sexu abusuak eskaut mugimenduak antolatutako aisialdiko heziketen testuinguruan gertatu ziren.

Bilboko Gotzaindegiak zein eskaut mugimenduak sexu askatasunaren aurkako portaera oro irmo salatu dute.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)