Itxi

Sagardo Berriaren XXVI. Eguna

Olatz Arrieta kazetariak irekiko du 2019ko sagardo denboraldia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Urtarrilaren 16an izango da Sagardo Berriaren XXVI. Eguna, Astigarragako Gartziategi sagardotegian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Olatz Arrieta EiTBko kazetariak irekiko du aurten sagardo denboraldia. Urtarrilaren 16an izango da Sagardo Berriaren XXVI. Eguna, Astigarragako Gartziategi sagardotegian.

Sagardoaren Lurraldeak jakitera eman duenez, Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko presidente Zorione Etxezarragak zuzenduko du aurkezpen ekitaldia. Hantxe egongo dira, baita, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkari. Astigarragan bertan aurkeztuko dute 2019ko sagardoa, 12:00etatik aurrera, Sagardoetxean.

Han, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak zehaztuko dituzte. Gainera, aipatu produktuarekin lotutako gertaera garrantzitsuenak azalduko dituzte.

Esan bezala, Gartziategi sagardotegian irekiko dute txotx denboraldia. Hala, 'Gure Sagardo Berria' oihuarekin uzta berriari ongietorria egingo dio Arrietak.

Aurretik, sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxean. Ekitaldi sinboliko horrek "naturaren berritzea eta dinamizazioa" islatuko du.

 

Bideoak (1)