FLORIDA
Gaur berrekingo diote Pablo Ibarren aurkako epaiketari
EITB.EUS
Defentsaren txanda izango da orain. Pablo Ibarren abokatuek beren lekukoak aurkeztuko dituzte Gabonetako etenaren aurretik Fiskaltzak beste horrenbeste egin ondoren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur berrekingo diote Pablo Ibarren kontrako ahozko epaiketari, Fort Lauderdalen (Florida). Gabonetako etenaldiaren aurretik, Fiskaltzak bere frogak eta lekukoak aurkeztu zituen eta orain beste horrenbeste egingo du Pablo Ibarren defentsak.
Floridako Fiskaltzak heriotza-zigorra eskatzen du Pablo Ibarrentzat. Fiskaltzak DNA proba berriak aurkeztu zituen. Ez hori bakarrik, DNAn espezializatutako bederatzi peritu deitu zituen deklaratzera, Pablo Ibar hilketa gertatu zen egun eta tokian kokatzen saiatzeko.
Gaurtik aurrera, fiskalaren eskaerari aurre egiteko lekukoak eta argudioak aurkeztuko ditu defentsak. Senideak itxaropentsu agertu dira.
Datorren astetik aurrera behin betiko ondorioak aurkeztuko dituzte aldeek eta, hortik aurrera, herri epaimahaiaren esku egongo da erabakia.
Pablo Ibarrek 24 urte daramatza espetxean (horietatik 16 heriotzaren korridorean igaro zituen), 1994an hiru pertsona hiltzea egotzita.