Itxi

Abusuak

Bilboko Udalak Deustuko salestar ikastetxeko irakasle ohiaren abusuak gaitzetsi ditu

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak biktimen "ausardia" eskertu du, gertatutakoa salatu izanagatik.

Deustuko Salesiano ikastetxea. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Salestarren erlijio-ordenak Deustuko auzoan duen ikastetxean salestar ohi batek ustez egindako sexu-abusuak zein abusu fisikoak gaitzetsi ditu astelehen honetan Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak.

Ertzaintzak joan den astean bidali zizkion Bilboko epaitegiari jasotako zazpi salaketen ikerketen nondik norakoak. Sexu-erasoak, antza, 1980ko hamarkadan gertatu ziren Deustuko ikastetxean.

Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordeko ordezkariek Udalaren zein Bilboko herritarren "laguntza eta solidaritatea helarazi diete biktimei eta horien senitarteko eta lagunei". Halaber, biktimen "ausardia" eskertu dute, "gertatutakoa salatu izanagatik".

Bestalde, Udaleko baliabideak biktimen eskura jarri dituzte ordezkariek, eta salaketon aurrean "beharrezkoak diren ikerketak eta ekimenak aurrera ateratzeko eskatu diete erakundeei".

Albisteak (2)