Kargatzen...
Itxi

Pablo Ibar auzia

Pablo Ibarri ezarri beharreko zigorraren erabakia, otsailaren 25etik aurrera

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Aurrez, hilaren 22an, epaiketaren bigarren zati hori prestatzeko saioa egingo dute epaileak eta aldeek.

Ibar, Bailey epailea atzean duela. Argazkia: EFE

Hilaren 25ean abiatuko da Pablo Ibarren kontrako epaiketaren bigarren zatia, epaimahaiak euskal jatorriko presoari ezarri beharreko zigorra ebatziko duena, alegia. Bi aukera dituzte: heriotza zigorra (aho batez hartu beharreko erabakia da) ala biziarteko zigorra.

Hiru egun lehenago, otsailaren 22an, Dennis Bayley epaileak, Fiskaltzak eta akusatuaren defentsak bigarren zati hori prestatzeko saioa egingo dute. Aurretiazko izapideen saioa otsailaren 4an egin behar zuten, baina epailearen agenda arazoak tarteko, hilaren 22ra atzeratu dute, Andres Krakenberger Pablo Ibar Heriotza Zigorraren kontrako Elkartearen bozeramaileak jakinarazi duenez.

Ibar 1994an Floridan gertatutako hiru hilketaren errudun jo zuen epaimahaiak 2019ko urtarrilaren 19an. Aho batez hartu zuten erabakia.

Epaiketaren bigarren zati hori heldu bitartean, Floridako Apelazio Auzitegian aurkeztuko duten idatzia prestatzen ari dira defentsako abokatuak. Epaian atzera egin eta presioak salatu zituen epaimahaikidea kaleratu zuen Bayley epaileak, eta erabaki horren kontrako helegitea aurkeztuko du Ibarren defentsak. Aurretik, defentsak aurkeztutako "urgentziazko mozioa" errefusatu zuen Apelazio Auzitegiak.



Albisteak (3)