Llanesko krimena
Senide batek agindu ei zuen Llanesko zinegotziaren hilketa
Agentziak | Erredakzioa
Antza denez, Javier Ardinesen emaztearen lehengusina baten senarrak agindu zuen haren hilketa.
Javier Ardines Llanesko (Asturias) IUko zinegotziaren hilketagatik atxilotutakoak biktimaren senide bat eta horrek hilketa gauzatzeko ustez kontratatu zituen hiru pertsona dira. Hirurak drogaren munduan aritutakoak ei dira, eta ez sikario profesionalak, ikerketaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.
Antza denez, 48 urteko gizonezko batek agindu zuen hilketa. Ardinesen emaztearen lehengusinaren senarra da, eta udan LLanesen bizi zen.
Hiru ustezko hiltzaile horietatik, bi Bizkaian atzeman dituzte (bat, Erandion, eta beste bat, Otxarkoagan), eta hirugarrena, Suitzan.
Bizkaian atxilotutako hiru lagunak Llanesera eramango dituzte astearte honetan, baina ez dituzte epailearen aurrera eramango ez gaur, ez bihar. Bestalde, epaileak ikerketen sumarioa sekretupean ipini du.