Itxi

Hondarribia

Alarde Fundazioak batzar bat proposatu dio Jaizkibeli tentsioa jaiste aldera

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

"Jaizkibel Konpainiako, Joana Mugarrietakoa elkarteko eta Hondarribiko Emakumeak kolektiboko ordezkariek" parte hartuko luketen espazio bat sortzea proposatu du fundazioak.

'Betiko'en protesta alarde parekidearen aurrean. Argazkia: Efe

Hondarribiko Alarde Fundazioak "iritziak trukatzeko espazio bat" sortzea proposatu du, irailaren 8ko jai giroa hobetze aldera.

Fundazioak iazko "istilu larriengatik" erabaki du proposamena egitea: "Tentsioa jaistea eta iazko egoera negargarriak berriro ez errepikatzea da helburu bakarra".

Horregatik, "elkarbizitzaren alde pauso bat eman eta ekimena hartzeko dugun prestutasuna erakutsi" nahi omen du.

Hala, Jaizkibel Konpainiari eta Joana Mugarrietakoari (alarde parekidearen aldekoak) eskatu diote Hondarribiko Emakumeak (alarde tradizionalaren aldekoak) kolektiboarekin batera batzar bat egitea, bakoitzak bere iritzia eman dezan eta "tentsioa jaisteko eta aldeen artean errespetu giroa sustatzeko".

Alarde Fundazioak eztabaida udaletxean egitea proposatu du, eta Txomin Sagarzazu alkate jeltzalea, alarde tradizionalaren aldekoa, izatea moderatzailea.

Albisteak (3)