Itxi

Nafarroa

Ihesari eman dio drogatuta patinete elektroarekin zihoan gizonezko batek, Tuteran

EITB.EUS

Leer en Castellano

Poliziaren kontrol batetik ihesi, ausartegi eta drogen eraginpean gidatu zuen 28 urteko gizonezkoa salatu du Foruzaingoak. Kalamua eta kokaina proban positibo eman zuen.

Drogak atzemateko proba eta atzemandako marihuana. Argazkia: Foruzaingoa

Foruzaingoak 28 urteko Tuterako bizilagun bat salatu du ausartegi eta drogen eraginpean patinete elektrikoa gidatzeagatik.

Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, Foruzaingoko herritarren segurtasunerako patruila bat Erriberako herri horretan kontrola egiten ari zen. Uneren batean espaloitik zihoan patinete elektriko bat ikusi zuten; gidariak burua estalita eta txanoa jarrita zeukan, agenteek identifikatu ez zezaten.

Kontrola atzemanda, errepidera igaro zen, eta kontrako noranzkoko kale batean sartu zen abiadura handiz. Patinetearen argiak itzali zituen, eta arrisku bizian jarri zituen aurrez aurre zetozkion ibilgailuetako gidariak: askok eta askok tupustean frenatu behar izan zuten eta baten bat espaloira igo behar izan zen istripua saihesteko.

Ihesari eman bazion ere, berehala atzeman eta identifikatu zuten agenteek. Marihuana usaina zerionez, arakatu egin zuten eta droga atzeman zioten. Drogen proba egin zioten segidan, eta positibo eman zuen kalamuan eta kokainan.