Itxi

Sutea

Gizon bat hil da Derion piztutako sute batean

EITB.eUS

Leer en Castellano

Derioko seminarioaren eta aireportu zaharraren irteeraren artean izan da sutea; antza baratzeak eta txabolak dauden inguru batean. Hildakoa 81 urteko Zamudioko bizilagun bat zen.

Suhiltzaileak Derion, lanean. Argazkia: EFE

Gizon bat hil da Derion (Bizkaia) piztutako sute batean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Suhiltzaileak 12:45 aldera joan dira Deriora, sasi batzuetan piztutako sutea itzaltzera. Derioko seminarioaren eta aireportu zaharreko irteeraren artean dauden lurretan gertatu da; antza, baratzeak eta txabolak dauden arlo batean.

Derioko Udalak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez, gizona sasi batzuk erretzen ari zen baratzean, eta sugarrek harrapatuta hil da.

Hildakoa 81 urteko Zamudioko bizilagun bat zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Suhiltzaileek hildako gizona topatu dute. Dirudienez, sua itzaltzen saiatu denean galdu du bizitza. Gorpua Bilboko Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko eta heriotzaren arrazoiak zehazteko.

Suhiltzaileek sua itzali dute, eta zonan geratu dira hausberoak bustitzen, sutea berriz ez pizteko; izan ere, tenperatura altuak izan dira asteazken honetan.

Incendio matorrales Herrriko Plaza #Derio #Bomberos en camino
Sasi batzuk sutan Derion #Suhiltzaileak bidean