Itxi

Sutea

Sutea piztu da Bilboko 15 solairuko eraikin batean, eta jendez hustu dute

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Otxarkoaga auzoko eraikinean zeuden bost bizilagun kea arnasteagatik artatu behar izan dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sute baten ondorioz 15 solairuko eraikin bat jendez hustu dute Bilboko Otxarkoaga auzoan. Bost bizilagun kea arnasteagatik artatu behar izan dituzte, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sua 15:20 aldera piztu da Pau Casals kaleko 17.ean. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta bizilagunak etxetik atera dituzte.

Bost pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik. Bertaratu diren anbulantzietako osasun zerbitzuek artatu dituzte guztiak, lekuan bertan, eta ez dute inor ospitalera eraman behar izan.

Sutea piztu den etxebizitzan kalteak handiak dira, eta ondorioz, bertako bizilagunek ezingo dute etxera itzuli. Gainera, artatu duten pertsonetako bat bertako bizilaguna da.

17:00ak aldera suhiltzaileak oraindik kea eraikinetik kanporatzeko lanean ari ziren.

Bideoak (2)