Itxi

EUTANASIA

Kautelazko neurririk gabe aske utzi dute emazte eriari hiltzen lagundu dion gizona

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Angel Hernandezek epaitegira agertu beharko du epaileak horrela eskatzen dioenean, ikerketak irauten duen bitartean. Epailearen aurrean Maria Jose Carrasco emazteari hiltzen lagundu ziola aitortu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Madrilen, epaileak kautelazko neurririk gabe aske utzi du esklerosi anizkoitza zuen (Maria Jose Carrasco) emazteari hiltzen lagundu zion (Angel Hernandez) gizona.

Fiskalak gizonaren aurkako kautelazko neurririk eskatu ez zuenez, epaileak aske uztea erabaki zuen atzo gauean. Suizidio lagundua leporatzen diote eta bere kontrako ikerketak aurrera jarraitzen du.

Epailearen aurreko deklarazioan, gaixo zegoen emazteari hiltzen lagundu ziola aitortu zuen.

Angel Hernandezek epaitegira agertu beharko du epaileak horrela eskatzen dioenean, ikerketak irauten duen bitartean, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak ohar bidez jakinarazi duenez.

Hernandez asteazken arratsaldean atxilotu zuten, bere emaztearekin bizi zen etxebizitzan, Madrilen.

15:00ak inguruan bertaratu ziren Summako sanitarioak. Heriotza baieztatu zuten, eta Poliziari ohartarazi zioten senarrak fase terminalean zegoen emaztearen heriotza eragiteko substantzia eman ziola.

Egoeraren gordintasuna erakusteko, heriotzaren unea bideo batean grabatu zuten Maria Jose Carrascok eta Angel Hernandezek.

Bideoaz gain, Angel Hernandezek eskutitz bat idatzi zuen bere emaztearen sufrimendua kontatuz eta bere erabakia iragarriz.

Suizidio lagundua delituagatik 2 eta 10 urte bitarteko kartzela zigorra ezar diezaiokete. Dena den, zigorra nabarmen murriztu daiteke, biktimak gaixotasun larria baldin badu eta hil egin nahi duela espreski eskatzen badu.


Albisteak (1)

Bideoak (1)