Kargatzen...
Itxi

Kanporatzea

Marokoko agintariek bi euskal ekintzaile kanporatu dituzte Mendebaldeko Saharatik

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Dirudienez, bi saharar ekintzailerekin biltzeagatik atxilotu zituzten Maku Florentino eta Dina Pardo, eta gaur bertan kanporatu dituzte.

Maku Florentino eta Dina Pardo. Argazkia: Equipe Media

Marokoko agintariek bi euskal ekintzaile atxilotu zituzten atzo Mendebaldeko Saharan, Equipe Mediak sare sozialen bidez jakitera eman duenez.

Dirudienez, bi saharar ekintzailerekin biltzeagatik atxilotu zituzten Maku Florentino eta Dina Pardo, eta bilera horretan zeuden beste bi lagunei indarrez eraso zieten.

Aaiun hirian atxilotu zituzten Marokoko Poliziak Haymouda Hamdaren etxea inguratu ondoren, han zeudelako bilduta.

Gaur bertan Kanarietara kanporatu dituzte.

Urtea hasi zenetik 17 pertsona atxilotu dituzte Mendebaldeko Saharan; tartean begiraleak, kazetariak eta ekintzaile atzerritarrak.