Itxi

Helmuga: Lesbos (Grezia)

'Aita Mari' ontzia Mediterraneorako bidean da dagoeneko

eitb.eus

Leer en Castellano

Egeoko uharteetara nabigatzeko baimena eman dio Portugalek euskal ontziari. Hala ere, 'Aita Mari'k ez du oraindik erreskateak egiteko baimenik.

Aita Mari ontzia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Ia hiru hilabetez blokeatuta eman ondoren, Aita Mari ontziak azkenean baimena lortu eta Mediterraneorako bidean da dagoeneko, ETBk aurreratu duenez.

Eguerdian utzi du Aita Mari-k Lisboako portua, Portugaleko Gobernuaren baimena lortuta; helmuga Greziako Lesbos uhartea.

Egeoko uharteetara nabigatzeko baimena eman dio gaur Portugalek euskal ontziari. Hara iritsitakoan, euskal eta galiziar herritarrek emandako botikak banatuko dituzte.

Hala ere, Aita Mari-k ez du oraindik erreskateak egiteko baimenik. Bi aste barru iritsiko da Lesbosera, eta han "ospitale" gisa arituko da, errefuxiatuei osasun arreta ematen.

Lesbosen hiru urte daramatza Zaporeak euskal erakundeak milaka pertsonari janaria prestatzen. Esker onez jasoko dute datozen egunetan Aita Mari-k eskainiko dien laguntza.

Albisteak (5)