Itxi

IKERKETA ZABALIK

Hil egin da Donostian ostiral goizaldean larri zauritutako 17 urteko mutila

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Zazpi pertsona daude atxilotuta erasoarekin lotuta, eta astelehenean deklaratuko dute epailearen aurrean.

Erasoa gertatu zen tokia, Klub Nautikoaren eta Donostiako Udalaren artean. Argazkia: Jon Hernandez

Hil egin da aurreko ostiralean Donostiako dantzaleku baten kanpoaldean jipoi bat jasota larri zauritu zuten adingabea. Donostiako Ospitalean zegoen ingresatuta, hil edo biziko egoeran, eta kasuaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, bertan zendu da gaur goizean.

Donostiako Nautikoaren ondoan izan zen erasoa. 17 urteko mutil bat zauritu zuten, eta osasun zerbitzuek oso larri eraman zuten Donostia Ospitalera.

Gainera, beste bi gazte, biktimaren anaia eta lagun bat, arin zauritu zituzten adingabeari laguntzen saiatu zirenean.

Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu zituen, guztiak 18 eta 25 urte arteko gizonezkoak. Ikerketa daraman epaileak zazpiei atxiloaldia luzatzea erabaki zuen atzo, gaur bi lekukoren testigantzak jaso eta jipoiaren bideoa ikusteko asmoz, baina, arazo teknikoak direla eta, lekukoek ezin izan dute deklarazioa eman eta ezin izan dute bideoa ikusi. Dena den, abokatuei eman diete, horiek ere ikusteko aukera izan dezaten.

Astelehenean deklaratuko dute epailearen aurrean, gaur ezin izan baitituzte beharrezko izapideak bete.

Eneko Goia alkateak elkartasuna adierazi die hildakoaren senitartekoei, eta atsekabetuta agertu da gertakariongatik. Egin zutena egitera zerk bultzatu zuten galdetu du eta era horretako jarrerak Donostian eta beste edozein tokitan "onartezinak" direla nabarmendu du. Bestalde, arduradunak justiziaren aurrera eramango dituztenaren itxaropena agertu du. "Kasu honetarako justizia eskatzea tokatzen da", amaitu du.


Albisteak (2)