Donostiako Udalak deituta
Elkarretaratzea egingo dute Donostian hildako gaztearen heriotza salatzeko
Agentziak | Erredakzioa
Elkarretaratzea 18:00etan izango da udaletxe aurrean. Donostiako Udalak herritarrei euren salaketa eta gaitzespena azaltzeko deia luzatu die.
Your browser doesn’t support HTML5 video
17 urteko gaztearen heriotza dela eta, Udalbatzak aho batez elkarretaratze isila egitera dei egin du gaur, astelehena, arratsaldeko 18:00etan, udaletxe aurrean.
Herritarrei euren salaketa eta gaitzespena azaltzeko deia ere luzatu nahi diete, Eneko Goia Donostiako alkateak agiri batean jakinarazi duenez.
Halaber, justifikaziorik gabeko erasoa jasan duen biktima gaztearen senideei elkartasuna, gertutasuna eta maitasuna helarazteko deia egin die herritarrei.
Elkarretaratzea Reocinen
Reocingo Udalak ere elkarretaratzea deitu du 16.00etan. Adingabearen omenez minutu bateko isilunea egingo dute. Kantabriako udalerri horretan bizi zen gaztea, bere aitarekin.
Adierazpen batean, Udalak "eraso basatia" gaitzetsi du, eta herritar guztiei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die.
Familiarrei eta lagunei doluminak adierazi dizkie.