Itxi

Maiatzak 26

Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute Göteborg hirian

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Maiatzaren 26an egingo dute ekitaldia Jonsered Gandens lorategian, Agirre lehendakaria babesteagatik 1941. urtean.

Arbola berria, Gernikan landatzen. Argazkia: EiTB

Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikako Arbolaren kimu bat oparituko diote Suediako Göteborg hiriari. Izan ere, Jose Antonio Agirre lehendakaria babestu zuen 1941eko ekainean, eta Ameriketarako bidea erraztu zion. Maiatzaren 26an landatuko dute kimua hirian.

Batzar Nagusien arabera, Jonsered Gardens lorategian egingo da zuhaitz txikiaren landaketa. Gainera, lekuak 1800. urtetik aurrerako ondare botaniko oparoa du.

Ingmar Söhrman Göteborg Unibertsitateko irakasleak abiatuko du ekitaldia, Picassoren “Guernica” obrari buruzko hitzaldi batekin. Gernikako Arbolak bakearen sinbolo bezala duen garrantzia nabarmenduko du bertan.

Garaizarko Matsorriak Bilboko Begoña auzoko abesbatza ere arituko da bertan, eta euskal folklorearen abestiak kantatuko ditu.

Edozein pertsona gertura daiteke ekitaldira. 17:00etan bukatuko da.