Itxi

DROGAK

Kristala eta beste droga batzuk egiten ziren bi laborategi desegin dituzte Araban

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

'Bakterio' izenez bataiatutako operazioan, 12 pertsona atxilotu dituzte. Halaber, 12 miaketa egin dituzte han eta hemen, tartean, Mendabian (2), Lizarran (1) eta Labrazan (1).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Poliziak kristala eta beste droga batzuk egiteko baliatzen ziren bi laborategi desegin ditu Araban. Horrez gain, 300 kilotik gora droga sintetiko (159 kilo speed eta 178 kilo kristal) atzeman eta 12 pertsona atxilotu ditu. Halaber, 12 pertsona atxilotu eta beste horrenbeste miaketa egin dituzte Errioxan, Araban, Nafarroan eta Kantabrian.

Jose Ignacio Perez-Saenz Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordezkariak eman ditu, prentsaurrean, "Bakterio" izenez bataiatutako polizia operazioaren inguruko xehetasunak. Horren baitan, droga banatzen zuten bi talde desegin dituzte. Taldeak droga saltzeko hainbat toki zituen, horietako bi Mendabian eta Lizarran.

Taldeko burua droga trafikatzaile ezaguna da eta Bizkaia-Kantabrian inguruan finkatuta zegoen.

Perez-Saenzen esanetan, operazioa duela urtebete baino gehiago hasi bazen ere, Logroñoko 3. Instrukzio Epaitegiko epaileak ez zituen iragan astera arte atxiloketak agindu.

Azkenean, joan den astean, 12 pertsona atxilotu zituzten eta horietatik 10 espetxean daude. Bestalde, 12 miaketa egin dituzte han eta hemen, tartean, Mendabian (2), Lizarran (1) eta Labrazan (1). Miaketa horietan, 178,2 kilo kristal, 156 kilo speed, 672 pastilla, 52 kilo marihuana eta haxixa, kokaina edota metanfetamina konfiskatu dute. 30.295 euro eta suzko bi arma ere atzeman dituzte.


Bideoak (1)