Kargatzen...
Itxi

Uda

Hasi da uda

Eitb.eus

Leer en Castellano

Udan zehar bi eklipse izango dira, eta urtaroa irailaren 23an bukatuko da, udazkena hastean.

Udako solstizioa. Irudia: IGN

Behatoki Astronomiko Nazionaleko datuen arabera, gaur, ekainak 21, hasi da uda, 17:54an (Euskal Herriko ordua).

Urtaroak 93 egun eta 15 ordu iraungo du, eta irailaren 23an bukatuko da, udazkena iristearekin batera.

Udan zehar, bi eklipse izango dira. Uztailaren 2an Hego Amerikatik eta Ozeano Bareko hegoaldetik ikusi ahal izango den eguzki-eklipse osoa izango da. Horrez gain, uztailaren 16tik 17rako gauean Amerikatik, Europatik eta Afrikatik ikusi ahal izango den ilargi-eklipse partziala izango da. Azken hori Espainiatik ere ikusi ahalko da.

Albisteak (1)