Itxi

EuskarAbentura

50 jarduera baino gehiagok aberastuko dute EuskarAbentura 2019

Eitb.eus

Leer en Castellano

Uztailaren 1ean emango zaie hasiera ibilbideko 798 kilometroei. Taldeko kideek asteburu bateko prestakuntza izan dute Barriako aterpetxean.

2019ko EuskarAbentura espedizioaren ibilbidea. Argazkia: EuskarAbentura

Lau egun falta dira datorren astelehenean EuskarAbentura 2019 espedizioa abiatzeko. Euskal Herria oinez zeharkatzea eta euskararen lurraldeko geografia, kultura nahiz historia ezagutzea helburu duen ekimenaren bigarren ekitaldia izango da. Antolatzaileek dena prest dute parte hartuko duten 121 neska-mutilei (jzioquitarrak) behar bezalako arreta, zaintza eta tratua eskaintzeko, bai eta 798 kilometroak betetzeko ere.

Hori hala izango dela bermatzeko, 'Familia Urdina' osatzen duten 25 lagunek hiru eguneko prestakuntza izan dute, Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeak finantzatuta, Barriako aterpetxean.

121 gazteen erreferente izango den taldea trinkotzeko ez ezik, hilabete osorako irizpide eta jarraibideak ezartzeko ere baliatu dituzte hiru egun hauek: segurtasun protokoloa, osasuna (gainkargak, babak, erredurak…), zaborren kudeaketa eta ingurumenaren zaintza.

Gainera, genero berdintasuna bultzatzeko emakumeen ahalduntzea bideratzeko eta desberdintasunak ezabatzeko metodologia parte-hartzailea eta ardura banaketa parekidea gauzatuko dute 'Familia Urdinaren' baitan.

Ideia eta jarrera berbera Euskararen protokoloa lantzeko erabiliko da, aurten EBETE Hizkuntza Zerbitzuak taldeko Iñaki Eizmendiren laguntza izan dute. Iazko esperientziatik ikasitakoekin euskararen erabileran eragiteko markoa ezarri dute.

Albisteak (1)