Itxi

Gorenaren epaiaren ostean

Guerrerok, La Manadako zigortuetako batek, guardia zibil izaera galdu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Urtarriletik jardunetik kanpo zegoen, baina ordainsaria jasotzen zuen. Alfonso Jesus Cabezuelo militarra Armadatik bota zuten iazko urrian.

Guerrero, EFEren artxiboko argazkia batean.

Antonio Manuel Guerrero 18 urteko emakume bat taldean bortxatzeagatik 15 urteko kartzela zigorrera kondenatutako guardia zibila erakunde armatutik bota dute behin betiko, Defentsa Ministerioaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duenez.

Felix Azon Guardia Zibilaren zuzendari nagusiak sinatutako ebazpenaren arabera, "Kordobako Komandantziaren baitan zegoen Guerrerok guardia zibil izaera galdu du" Auzitegi Gorenak emandako epaiaren ondoren.

Ekainaren 21ean 15 urtera igo zuen La Manadako bost kideei aurrez Nafarroako Auzitegi Nagusiak ezarritako zigorra. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati egindakoa bortxaketatzat jo zuen Gorenak, eta ez sexu abusutzat.

Urtarrilean jardunetik kanpo utzi zuten Guerrero, baina ordainsaria jaso du gaur arte.

Erabakiaren kontrako errekurtsoa aurkeztea badago.

Alfonso Jesus Cabezuelo militarra, bestalde, iazko urrian bota zuten Armadatik.

Albisteak (3)