Itxi

POLIZIA OPERAZIOA

Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Gipuzkoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Polizia operazioaren baitan 27 urteko hiru gizon atxilotu eta horien etxebizitzak miatu dituzte Ibarran, Urnietan eta Urretxun.

Espainiako Poliziak ustez Estatu Islamikoarekin (ISIS) kolaboratzen zuten hiru pertsona atxilotu ditu gaur Gipuzkoan. Zehazki, sare sozialen bitartez ideia jihadistak zabaltzea leporatzen diete.

Atxilotuak Marokokoak dira eta 27 urte dituzte. Gainera, Urretxu, Ibarra eta Urnietan dituzten etxebizitzak miatu dituzte, doktrinamendua eta terrorismoa gorestea egotzita.

Ikerketako iturrien arabera, Internet bidez Estatu Islamikoaren propaganda kontsumitzen hasi ziren; ondoren, jarduera birtuala areagotzen joan ziren, eta, azkenik, eurak zabaltzen zituzten gorroto eta indarkeria mezuak sare sozialetan.

Halaber, jendea erakartzeko eta doktrinamendua gauzatzeko gaitasuna zutela ohartu dira ikertzaileak. Hala ere, terrorismoaren aurkako hainbat polizia operazioren ostean, segurtasun neurriak handitzea erabaki zuten eta online bidezko komunikazioak gehiago kontrolatzen hasi ziren.