Klima-aldaketa
Ekologistek larrialdi klimatikoari aurre egiteko ekimen eskasa kritikatu dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larrialdi Klimatikorako Aliantzak aurkeztutako mozioa Berangon eta Sopelan eztabaidatu zuten uztailaren 23an eta 24an.
Eusko Jaurlaritzak larrialdi klimatikoaren kontra ekimen gutxi bultzatu dituela salatu du Ekologistak Martxan taldeak.
Euskal elkarteak adierazi duenez, onarpen hori "beharrezkoa eta premiazkoa" da, baina ez dator bat Gobernua egiten ari den lan "urria eta ulergaitza" ikusita.
Larrialdi Klimatikorako Aliantzak aurkeztutako mozioa Berangon eta Sopelan eztabaidatu zuten uztailaren 23an eta 24an. EAJ eta PSE-EE, baina, mozio horren kontra azaldu ziren, "tokian tokiko ekimenak bultzatu aurretik goi-mailako erakundeek hartzen dituzten erabakien zain egon behar delako".
Ekologistak Martxan elkartearen iritzian, Larrialdi Klimatikorako Hitzarmena herri guztiek onartu beharko lukete, eta aldaketa klimatikoa eragiten duten "megaproiektu fosilak" gelditu beharko lirateke, AHTa eta Hegoaldeko Saihesbidea, besteak beste.
Ekologisten esanetan, "larrialdi geldo bat onartu da", hitzarmenak 2050erako onartzen baitu karbonoaren neutraltasuna, baina hori "beranduegi da", horien arabera.