Biilbo
‘Baiezkoan bai, bestela ez’ izango da sexu-erasoen aurkako kanpaina Aste Nagusian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Udalak kanpaina osoa, protokoloa eta udal baliabideak aurkeztuko ditu jaien aurreko egunetan.
Bilboko Udalak 2019ko Aste Nagusirako sexu-erasoen aurkako kanpainaren irudi berria aurkeztu du. "Baiezkoan bai, bestela ez" izango da leloa.
Udalaren arabera, kanpainaren helburua herritarrak baimenaren garrantziaz "sentsibilizatzea", emakumearen "indarra" bultzatzea eta gizartean aldaketa bat eragitea da.
Udalak kanpaina osoa, protokoloa eta udal baliabideak aurkeztuko ditu jaien aurreko egunetan sexu-erasoak jasan ditzaketen emakumeentzat.