Itxi

Migratzaileak

Open Arms: 'Zuriak eta europarrak balira larrialdiko estatu-arazo bat litzateke'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Mediterraneoan erreskatatutako 121 migratzailerentzat portu seguru baten bila zazpi egun eman ditu gobernuz kanpoko erakundeak, haurdun zeuden bi emakume ateratzea lortu ostean.

Ume bat, Open Armsen itsasontzian. EFEri Open Armsek utzitako argazkia

Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak Europar Batasunaren gelditasuna kritikatu du Mediterraneoan erreskatatutako migratzaileen auzian. Esan duenez, migratzaileak "zuriak eta europarrak balira, larrialdiko estatu-arazo bat litzateke".

"Beste egun batez, eguzkia atera da eta portu segururik gabe jarraitzen dugu", deitoratu du erakundeak Twitterren. Itsasoan erreskatatutako 121 migratzaileak porturatu ezinean eman duten zazpigarren eguna da.

Itsasontzian dauden pertsonak ez hartzeagatik gizatasun falta izatea egotzi die Europako gobernuei. Azaldu dutenez, migratzaile horiek "abusuen, bortxaketen eta torturen biktimak" dira.

Larunbatean, abuztuaren 3an, haurdunaldiaren amaieran zeuden bi emakume erreskate-ontzitik atera zituzten, eta Open Arms 121 migratzailerentzako portu seguru baten bila ari da orain.

Gobernuz kanpoko erakundearen arabera, Mediterraneoan erreskatatutako pertsonek "Libian sufritutako indarkeriaren ageriko zantzuak dituzte".

Albisteak (4)