Itxi

Abuztuak 10

570 metroko asteroide bat Lurretik 'gertu' igaroko da larunbat honetan

EiTB.EUS

Leer en Castellano

NASAk asteroide horren ibilbidea irudikatu du bere webgune ofizialean. Bertan, QQ23 2006 asteroidea Lurretik oso hurbil dagoela dirudi, baina 7,3 milioi kilometrora igaroko da, eta ezingo da ikusi.

570 metroko asteroide bat Lurretik 'gertu' igaroko da larunbat honetan. Argazkia: NASA

Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak iragarri du 570 metroko QQ23 2006 asteroidea Lurretik 'gertu' igaroko dela larunbat honetan, abuztuaren 10ean, 16.700 kilometro orduko abiaduran. NASAk "arriskutsutzat" jo du asteroidea, 0,05 unitate astronomiko baino gutxiago dituelako.

Bestalde, New Yorkeko Empire State eraikin ezagunaren tamaina gainditzen duen zeruko gorputz harritsu horrek egingo duen ibilbidea argitaratu du NASAk bere webgune ofizialean.

Aurreikusitakoaren arabera, 559 metroko diametroa eta 443 metroko garaiera duen asteroidea Lurretik 7,3 milioi kilometrora igaroko da, hurbil dagoela dirudien arren. Beraz, ezinezkoa izango da Lurretik ikustea.

Duela ehun baino gehiago ere, 1901ean zehazki, Lurretik 'gertu' igaro zen QQ23 2006, eta antza denez, 2022an ere antzeko ibilbidea egingo du.