Donejakue Bidea
Irlandako 20 erromes erreskatatu dituzte Nafarroan, hipotermia sintomak zituztela
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, Auritzen salbatutako pertsonek ez dute laguntza medikorik behar izan.
Auritzeko (Nafarroa) suhiltzaileek Orreagako aterpera eraman dituzte Donejakue Bidea egiten ari ziren Irlandako hogei erromes, hipotermia sintomak zituztela. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, ez dute laguntza medikorik behar izan.
Igandeko 18:00ak aldera, SOS Nafarroak dei bat jaso zuen Lepoederreko aterpetik. Horretan, Donejakue Bidea, Donibane Garazitik Orreagara, egiten ari zen hogei kidek laguntza eskatu zuten.
Momentu horretan, eguraldia oso txarra zen, lanbroa, euria eta tenperatura baxua zirela eta. Nafarroako Foru Aldundiaren arabera, taldeko hainbat pertsonek ezin zuten ibili, ahituta zeudelako, eta hipotermia sintomak zituzten. Talde horretan, lau pertsona itsu zeuden.
Suhiltzaileak bi lur orotako ibilgailutan ebakuatu dituzte baldintza gorrorenetan zeuden pertsonak. Beste erromesek, aldiz, beste ibilgailu batzuetan Orreagako aterpera eraman arte, oinez egin dute ibilbidea, suhiltzaile baten laguntzaz.