indarkeria matxista
Eraso matxista bat salatu dute G7aren kontragailurrak antolatutako kanpalekuan
eitb.eus
Plataformak adierazi du ez dutela inolako erasorik onartuko eta irmoki gaitzetsi du eraso sexista.
G7 EZ plataformak antolatutako kanpalekuan eraso sexista bat egon dela salatu dute gaur, asteartea, antolatzaileek.
Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez, G7 EZ taldeak adierazi du ez dutela inolako erasorik onartuko eta irmoki gaitzetsi du eraso sexista.
G7 EZ plataformako kideek atzo egindako agerraldi batean azaldu zutenez, Urruñan kokatu den kanpalekuak 2.000 pertsona hartzeko gaitasuna du, eta denetarik izango du: dutxak, otorduak, segurtasuna, Gurutze Gorria eta medikuak. Halaber, kontzertuak eta aire libreko zine emanaldiak antolatu dituzte.
¿G7 EZ! Plataformak ez du inungo erasorik onartuko!
— G7 EZ (@G7ezplataforma) August 20, 2019
Atzo, G7a eta bere munduaren aurka mobilizatzera etorri eta etorriko diren lagunak aterpetuko diren akanpalekuan eraso sexista bat egon dela jakin dugu.
Onartezina da eta fermuki salatzen dugu! pic.twitter.com/Yhx9hx5ImG
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.