Itxi

EMAKUNDEKO ZUZENDARIA

Izaskun Landaida: 'Adierazpen askatasuna ez da eskubide absolutua'

RADIO EUSKADI | EITB.EUS

Leer en Castellano

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, balioak aldatu behar direla uste Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, arazo globala, estrukturala eta multidimentsionala baita.

Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak 2019ko Bilboko Nagusian C. Tanganako kontzertua bertan behera uzteari buruz hitz egin du. Landaidaren esanetan, "adierazpen askatasuna ez da eskubide absolutua". "Berdintasunaren eta erasorik gabeko gizartearen kontrako" jokabideak sustatzen dituzten abestiak sortzea "arduragabekeria" dela esan du.

Bestalde, Radio Euskadiko Boulevard programan egindako elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, emakumeen sexu-askatasunaren aurkako delituek egin dute behera, iazko datuekin alderatuz gero. 2018ko lehen seihilekoan, 188 delitu jasi zituzten; 2019an, aldiz, 154 izan ziren.

Duela 15 urte, "emakumeen kontrako indarkeria esparru pribatuan" kudeatzen zela eta "orain lehen mailako ordena publikoko arazoa" dela adierazi du. Biktimek erasoak salaketa jartzea errazten du. Hala ere, oraindik emakume askok salatzearen beldur direla aitortu du. Hori dela eta, Emakunderen eta erakundeen helburuetako bat "eraso kasuak salatzeko eta erantzun aproposa emateko baldintza egokiak sortzea" da.

Emakumeen aurkako indarkeria "globala, estrukturala eta multidimentsionala" dela azpimarratu du, eta horren erroa desparekotasuna dela esan du. Horretarako, balioak aldatu behar direla azaldu du. Landaidaren arabera, hainbat ikuspuntutik aurre egin behar da indarkeriari, hala nola, hezkuntzatik, sentsibilizaziotik, kontzientziaziotik eta segurtasunetik.

Taldeko bortxaketei buruz, adituen arabera, "hiru bortxaketatik bat gizon bat baino gehiagok" egiten dituztela adierazi du Emakundeko zuzendariak. Horregatik, zigorrak gogortzea zalantzan jarri du. Balioak aldatzeko, txikiak direnetik gizonekin lan egin behar dela dio: "Harremanak errespetuan, autonomian eta askatasunean oinarritu behar dira, eta ez sumisioan".

Eraso sexistak saihesteko Ertzaintzaren aholkuek eragindako polemikari dagokionez, ez du uste "asmoa emakumeen ahalduntze-ahalmena edota autonomia murriztea edo beraiei ardura leporatzea" denik, "autodefentsarako gomendioak" baino ez zirela uste du.


Jatorrizko informazioa Euskadi Irratiak landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Albisteak (5)